16 Larritu egin ziren biak eta ahuspeztu, beldurrez beterik.
17 Baina Rafaelek esan zien: «Ez beldurtu! Bakea zuekin! Goretsi Jainkoa beti!
18 Ni zuekin nintzenean, ez nintzen neure kabuz ari, Jainkoaren borondatez baizik. Goretsi bera egunero eta kanta berari.
19 Jaten ikusten ninduzuenean, ez nintzen jaten ari; itxura hutsa zen.
20 Goretsi, bada, Jauna lur honetan, ospa ezazue Jainkoa. Orain, bidali ninduenagana noa. Idatz ezazue gertatu zaizuen guztia».Eta igo egin zen aingerua;
21 haiek zutitu egin ziren, baina ezin izan zuten ikusi.
22 Eta Jainkoa goretsi zuten gorazarreak kantatuz eta nolako egintza handiak egin zizkien aitortuz: Jainkoaren aingerua baitzitzaien agertu!