5 Orduan, Tobiasek bere bidelagunari dei egin eta esan zion:—Hartu saritzat ekarritako guztiaren erdia eta zoaz bakean.
6 Rafaelek, ordea, biak aparte hartu eta esan zien:—Goretsi Jainkoa eta aitortu denen aurrean zenbat on egin dizuen. Goretsi Jauna eta kanta beraren izenari. Jakinarazi gizon-emakume guztiei Jainkoaren egintzak, merezi duen bezala. Ez izan geldoak Jauna ospatzeko.
7 On da erregearen isilpekoa gordetzea; Jainkoaren egintzak, ordea, aldarrikatu eta aitortu egin behar dira, merezi duen bezala. Egizue on dena eta ez zaizue gaitzik etorriko.
8 Ona da zintzo egindako otoitza, eta hobea eskuzabal egindako limosna zuzengabe iritsitako aberastasuna baino.
9 Limosnak heriotzatik gorde eta bekatu ororen barkamena ematen du. Limosna ematen dutenek bizitza luzea izanen dute.
10 Bekatariak eta zuzengabeak beren buruaren etsai dira.
11 Eta orain egia osoa esan nahi dizuet deus ere gorde gabe. Esan dizuet, erregearen isilpekoak gorde behar badira ere, Jainkoaren egintzak aldarrikatu egin behar direla, merezi duen bezala.