14 Madarikatuakirainduko zaituztenak!Madarikatuakhondatuko zaituztenak,zure harresiak eraitsi,zure dorreak botaeta zure etxeak erreko dituztenak!Baina bedeinkatuak betikozuri begirune dizutenak!
15 Ea, poz zaitezzeure seme-alaba zintzoengatik,bilduko baitzaizkizuberriro guztiaketa betiereko Jauna goretsiko dute.Dohatsuak maite zaituztenak!Dohatsuakzure bakeaz pozten direnak!
16 Dohatsuak zutaz,zuk jasandako zigorrengatik,nahigabetzen direnak,poztuko baitira zureganeta ikusiko betikotasuneanzure alaitasuna.Bai, gorets dezadan Jauna,Errege handia,
17 Jerusalem berreraikiko baitueta bertan izango baitaJaunaren etxeamenderen mendetan.Bai dohatsu ni,Jerusalemen aintza ikustekoeta zeruko Erregea ospatzekonire jatorriko norbaitgelditzen bada!Jerusalem, zafiroz eta esmeraldazberriztatuko dituzte zure ateak,zure harresi guztiak zafiroz,zure dorreak urrezeta zure aurrebabesak urre finez.Zure kaleak, Jerusalem,errubiz eta Ofirko harrizegingo dituzte.
18 Jerusalemgo ateekbozkariozko gorazarreakkantatuko dituzteeta etxe guztiek abestuko dute:“Aleluia!Goretsia Israelen Jainkoa!”Eta aukeratuekJainkoaren izen santuagoretsiko dute beti».