6 Itzul zaitezte berarenganabihotz-bihotzez eta gogo osoz,berarekin leial jokatzeko.Orduan, bera ere itzuliko zaizueeta ez dizue aurpegiaberriro ezkutatuko.
7 Begira zuen alde zer egin dueneta ospa ezazue aho betean.Goretsazue Jaun zuzena,goraipatu mendeetako Erregea.
8 Nik ere ospatzen dut bera,erbesteraturik naukaten herrian.Haren indarra eta edertasunaerakusten dizkiot herri bekatariari.Itzul zaitezte, bekatariok,egin beraren aurrean zuzen dena.Nork daki zuen alde jarrieta errukituko ez den.
9 Goratzen dut neure Jainkoa,goratzen zeruko Erregea,beraren handitasunean pozten naiz.
10 Dei egin biezaiote denek,ospa bezate Jerusalemen.Oi Jerusalem, hiri santua,zigortu egiten zaitu Jainkoakzeure seme-alaben eginengatik;baina errukiz hartuko ditu berrirozure seme-alaba zintzoak.
11 Ospa ezazu Jauna bihotzez,goretsi mendeetako Erregea,tenplua berrirozuregan eraiki dezaten bozkarioz.
12 Zuregan alai bitzaerbestera eramanak,zuregan maita bitza dohakabeakhurrengo gizaldi guztietan.