1 Atsekabez beterik, negar-zotinez, otoitzean hasi nintzen, hasperenka:
2 «Zuzena zara, Jauna,eta zure egintzak oro zuzenak dira,zure bideak oro errukior eta leialak;zuk epaitzen duzu mundua.
3 Arren, Jauna, oroit zaitez nitaz,begira iezadazueta ez zigortu nineure bekatuengatiketa hutsegiteengatik,ezta gure arbasoek zure kontraegin zituztenengatik ere.
4 Gure arbasoek zure aginduakbete ez zituztelakoutzi diezu etsaieiguri lapurretak egiten,gu erbesteratzen eta hiltzen.Iseka eta barre egiten digute denek,irainka garabiltzatesakabanatu gaituzunnazio guztietan.