Tobit 3:3-9 EABD

3 Arren, Jauna, oroit zaitez nitaz,begira iezadazueta ez zigortu nineure bekatuengatiketa hutsegiteengatik,ezta gure arbasoek zure kontraegin zituztenengatik ere.

4 Gure arbasoek zure aginduakbete ez zituztelakoutzi diezu etsaieiguri lapurretak egiten,gu erbesteratzen eta hiltzen.Iseka eta barre egiten digute denek,irainka garabiltzatesakabanatu gaituzunnazio guztietan.

5 Bai, zure zigor guztiak zuzenak dira,nire bekatuek eta gure gurasoenekmerezi duten bezala ni erabiltzean.Izan ere,ez ditugu bete zure aginduak,ez dugu leial jokatu zure aurrean.

6 Orain, beraz,erabil nazazu zeure gogara,hartzazu nire bizi-arnasa,desager nadila lurrazaletiketa lur bihurtu.Hobe dut hil bizi baino,gezurra dioten irainakentzuten ari bainaizeta nahigabe izugarriakhartu bainau.Libra nazazu, Jauna,larrialdi honetatik,uztazu betiko egoitzara joaten;baina ez gorde nirizeure aurpegia, Jauna.Bai, hobe dut hilnire bizitzan honelako larrialdiajasan baino;horrela, ez dut irainikentzun beharrik izango».

7 Egun berean, Sarak ere, Mediako Ekbatanan bizi zen Raguelen alabak, bere aitaren neskameetako baten irainak entzun zituen.

8 Izan ere, emakume hura zazpi aldiz ezkondua zen; baina Asmodeo demonio gaiztoak hil egiten zion aldi bakoitzean senarra, ohi den bezala berarekin elkartu baino lehen. Neskameak, bada, esan zion emakumeari: «Zeuk hiltzen dituzu senarrak! Zazpi izan dituzu eta bakarraren izenik ere ez daramazu.

9 Zergatik zigortzen gaituzu haiek hil direla eta? Zoaz zeu ere beraiekin! Ez dezagula inoiz ere ikusi zure semerik, ez alabarik!»