7 Egun berean, Sarak ere, Mediako Ekbatanan bizi zen Raguelen alabak, bere aitaren neskameetako baten irainak entzun zituen.
8 Izan ere, emakume hura zazpi aldiz ezkondua zen; baina Asmodeo demonio gaiztoak hil egiten zion aldi bakoitzean senarra, ohi den bezala berarekin elkartu baino lehen. Neskameak, bada, esan zion emakumeari: «Zeuk hiltzen dituzu senarrak! Zazpi izan dituzu eta bakarraren izenik ere ez daramazu.
9 Zergatik zigortzen gaituzu haiek hil direla eta? Zoaz zeu ere beraiekin! Ez dezagula inoiz ere ikusi zure semerik, ez alabarik!»
10 Orduan, atsekabez beterik, negarrez hasi zen Sara eta gora igo zen, bere aitaren gelara, bere burua urkatzeko asmoz. Baina pentsatzen jarri eta esan zuen bere baitan: «Jendeak gure aita irainduko luke, esanez: “Hain maite zenuen alaba bakarra urkatu egin da, bere zoritxarraren handia ikusirik”. Eta, zahartzaroan, hilobira bidaliko nuke aita atsekabearen atsekabez. Neure burua urkatu baino hobe dut Jaunari heriotza eskatu; horrela, ez dut aurrerantzean irainik entzun beharrik izango».
11 Une hartantxe, eskuak leihorantz luzatuz, honako otoitz hau egin zuen Sarak:«Goretsia zu, Jainko errukitsu hori!Goretsia zure izena mendez mende!Zuk eginiko guztiekgorets zaitzatela beti!
12 Zuregana jasotzen dut aurpegia,zuregana itzultzen begiak.
13 Egizu desager nadila lur honetatiketa ez dezadala berriroentzun irainik.