15 Orduan, Raguelek zeruko Jainkoa goretsi zuen, esanez:«Goretsia zu, Jainkoa,zinezko gorespen guztiz!Goretsia zu menderen mendetan!
16 Goretsia zu,pozez bete nauzulako,ez baita gertatu nik uste nuena.Zure erruki handiari dagokionezhartu gaituzu.
17 Goretsia zu,seme eta alaba bakar hauen gupidaizan duzulako.Agertu, Jauna, zeure errukiaeta salbamena.Egizu hauen bizitzaalai eta zoriontsu iragan dadin».
18 Eta eguna argitu baino lehen, hilobia berriro betetzeko agindu zien morroiei.
19 Raguelek ogia ugari egiteko esan zion emazteari. Gero, ukuilura joan eta bi idi eta lau ahari harturik, presta zitzatela agindu zuen. Eta hasi ziren dena antolatzen.
20 Raguelek Tobiasi deitu eta, zin eginez, esan zion: «Hamalau egunez ez zara hemendik mugituko. Hemen geldituko zara nire etxean jaten eta edaten eta nire alabaren bihotza alaitzen, asko sufritu baitu.
21 Gero, nire ondasunen erdia hartu eta itzuliko zara onik aitaren etxera. Beste erdia ere zuena izanen da emaztea eta biok hilko garenean. Izan adore, seme, Edna eta biok ere aita-ama gaituzu eta. Zure emazte eta bion ondoan gaituzu gaurdanik eta betiko. Izan adore, seme!»