2 Rafaelek esandakoaz oroiturik, Tobiasek arrainaren gibela eta bihotza zorrotik atera eta usainkiak erretzeko su-ontzian ipini zituen.
3 Arrain-usainak atzera eragin zion demonioari eta Egiptoko bazterretaraino egin zuen ihes airean. Rafaelek, atzetik joan, lotu eta esku-oinak kateatu zizkion bertan.
4 Raguel eta Ednak gelatik atera eta atea itxi zutenean, Tobiasek jaiki eta esan zion Sarari: «Ene emazte, jaiki, otoitz egin eta eska diezaiogun Jaunari gutaz errukitu eta eman diezagula osasuna».
5 Jaiki zen, bada, Sara eta otoitzean hasi ziren biak, osasuna eman ziezaiela Jaunari eskatuz.Tobiasek esan zuen:«Goretsia zu,gure arbasoen Jainkoa!Goretsia zure izenagizaldi eta gizaldietan!Gorets zaitzatelazeruek eta izaki guztiekmenderen mendetan!
6 Zeuk egin zenuen Adam,zeuk egin zenuen Eva emaztea ere,gizonaren lagun eta euskarriizan zedin,eta biengandik sortu giza arraza.Zeuk esan zenuen:“Ez da on gizona bakarrik egotea;egin diezaiodan dagokion laguna”.
7 Horra, bada:neure ahaide honekin ezkondu naiz,ez grina txarra asetzeko,zuzen jokatzeko asmoz baizik.Erruki zakizkigu, beraz,eta egizu biok elkarrekinhel gaitezela zahartzarora».
8 Eta biek, aho batez, esan zuten: «Amen, amen!»