1 Tobiasek Rafaeli dei egin eta esan zion:
2 «Azarias, ene laguna, hartu lau morroi eta bi gamelu eta zoaz Rage hirira. Sar zaitez Gabaelen etxera, erakutsi agiria eta eskura ezazu dirua. Ekartzazu Gabael ere eztei-jaira.
3-4 Badakizu egunak kontatzen ariko dela gure aita. Egun bat atzerago itzultzen banaiz, izugarrizko nahigabea emango diot. Bestalde, entzun duzu nolako zina egin duen Raguelek, eta nik ezin dut hautsi halako zina».
5 Rafael lau morroi eta bi gamelurekin Mediako Rage hirira joan zen. Gaua Gabaelen etxean igaro zuten. Eman zion agiria eta esan ere bai Tobiten seme Tobias ezkondu egin zela eta ezteietara gonbidatzen zuela.Zenbatu zituen berehala Gabaelek zakuak —zigiluz itxiak— eta, gamelu gainean ezarri ondoren,