Zakarias 10 EABD

Jaunarengana zuzendu, ez sasijainkoengana

1 Eskatu Jaunariudaberriko euriak;tximistak sortzen dituen Jaunakbidaliko ditu euri-zaparradak,emango dionori bere soroko fruitua.

2 Sasijainkoek, ordea,erantzun hutsalak ematen dituzte,igarleekgezurrezko agerpenak azaltzen,amets zoroak kontatzen,baliogabeko pozbideak iragartzen.Horregatik dabiltza galduaknoraezean,artzain gabeko ardiak bezala.

Erbestetuak Jaunak herrira itzularaziko

3 Honela dio Jaunak:«Artzainen aurkapizten da nire haserrea,nagusiei kontuak eskatuko dizkiet.Nik, Jaun ahalguztidun honek,zainduko dut neure artaldea,Judako herria, eta zaldi ohoretsubihurtuko dut guduan.

4 Judatik aterako diraberonen buruzagiak,giltzarria bezain sendo,kanpadendaren taketa bezain tinko,guda-uztaia bezain gogor.

5 Gudari adoretsu izango dira,kaleko lokatza bezalazapalduko dituzte etsaiak guduan.Ni, Jaun hau, beraiekin nagoelakoegingo dute borroka;lotsatan utziko dituzteetsaien zaldizkoak.

6 Judako herriagudurako sendotuko dut,Joseren ondorengoeigaraipena emango diet,berriro aberrira eramango ditut,haietaz errukitu naizelako,eta sekula zapuztu ez banitu bezalaizango dira.Jauna naiz ni, haien Jainkoa,eta erantzungo diet haien erreguei.

7 Israeldarrakgudaria bezain adoretsu izango dira;alai egongo dira,edanak baleude bezala;hori ikustean,haien seme-alabak alaituko dira,poz-pozik jarriko diraJaunak egindakoagatik.

8 Txistua joko dut denak biltzeko,neuk askatu baititut;lehenago bezain ugari izango dira.

9 Atzerritarren arteansakabanatu nituen,baina han urrutian eregogoratuko dira nitaz,seme-alabak haziko dituzteeta itzuli egingo dira.

10 Egiptotik itzularaziko ditut,Asiriatik bilduko;Galaad eta Libanoraino ereeramango ditut,eta, hala ere,ez dute behar hainbat leku izango.

11 Haiek Egiptoko itsasoa igarotzean,itsas uhinak baretuko ditut,Nilo hondoa agortu egingo da.Asiriaren harrokeriaapaldua izango daeta Egiptorenaginte-makila kendua.

12 Neuk, Jaun honek, emango dietindarraeta nire izeneanegingo dute aurrera.Nik, Jaunak, esana».

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14