Zakarias 2 EABD

Bigarren ikuskaria: adarrak eta errementariak

1 Ondoren, begiak jasorik, lau adar ikusi nituen.

2 Niri adierazpenak egiten zizkidan aingeruari galdetu nion:—Zer adierazten dute adar horiek?Hark erantzun zidan:—Juda, Israel eta Jerusalemgo bizilagunak sakabanatu zituzten nazio indartsuak adierazten dituzte.

3 Ondoren, Jaunak lau errementari erakutsi zizkidan.

4 Eta galdetu nion:—Horiek zertara datoz?Hark erantzun zidan:—Adarrak Judako jendea inork burua ezin jaso izateraino sakabanatu zuten nazioak dira; errementariok, berriz, Judako jendea sakabanatu zuten nazioak izutzera datoz, eta haien indarra suntsitzera.

Hirugarren ikuskaria: neurtzeko haria

5 Jaso nituen begiak berriro eta gizon bat ikusi nuen, neurtzeko haria eskuan zuela.

6 Eta galdetu nion:—Nora zoaz?Erantzun zidan:—Jerusalem neurtzera, haren zabalera eta luzera jakiteko.

7 Orduan, adierazpenak egiten zizkidan aingerua aurreratu zen eta bidera zetorkion beste aingeru bati

8 esan zion:—Joan azkar eta esaiozu horrako mutil horri: «Hiri irekia izango da Jerusalem, bertan izango diren bizilagun eta abereen kopuru handiagatik».

9 Jaunak dio:«Neu izango naiz suzko harresiharen inguruan,aintzaz betea azalduko naizharen erdian».

Erbestetuei deia

10 Jaunak dio: «Arin, arin!Egin ihes iparraldeko lurraldetik,neuk sakabanatu baitzintuztedanlau haizeetara!

11 Arin! Egin ihes,Babilonian bizi zaretenSiongo seme-alabok!»

12 Jaun ahalguztidunak aginpidez bidali nau larrutu zaituzteten nazioei adieraztera:«Zuek ukitzen zaituztetenak,neure begi-ninia ukitzen du.

13 Neuk jasoko dut eskua haien aurka,beren esklaboek dituzte larrutuko».Orduan jakingo duzueJaun ahalguztidunak bidali nauela.

14 Jaunak dio:«Egin poz-oihu, alaitu,Sion hiri eder hori,zuen artean bizitzera nator eta.

15 Egun hartan,herri asko elkartuko zaizkit,eta neure herri izango ditut;zuen artean biziko naiz».Orduan jakingo duzuJaun ahalguztidunakbidali nauela zuregana.

16 Jaunak bere ondaretzathartuko du Juda lur santuan,bere aukeratua izango duJerusalem berriro.

17 Bego isilik izaki oro,Jauna agertzean,bere bizileku santutik ateratzean!

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14