Zakarias 9 EABD

ISRAEL ETA ATZERRIKO NAZIOAK (9,1—14,21)

Jaunak atzerriak zigortu eta salbatuko

1 Jaunaren hitzaHadrak lurraldera dator,eta Damaskon gelditzen da;Jaunarena baita Siriako hiriburua,Israelgo leinuak bezala;

2 baita Damasko aldameneko Hamateta hain trebe direnTiro eta Sidon ere.

3 Tirok gotorlekua jaso du,hautsa adina zilar pilatu du,kaleetako lokatza adina urre;

4 baina Jaunak biluztu egingo du,itsasora jaurtiko dituharen ondasunaketa hiria bera suak irentsiko.

5 Hori ikustean,Axkelon dardaraz jarriko da,Gaza min gorritan;baita Ekron ere,bere itxaropenakhuts egin baitio.Gazak erregea galduko du,Axkelonek bizilagun oro;

6 Axdod jende arrotzez beteko da.Honela dio Jaunak:«Horrela ezereztuko dutfilistearren harrokeria;

7 kendu egingo diet ahotikodola darion okela,haginetatik idoloei eskainitako jakiak;hala ere,geldituko dira batzuk biziriketa neure-neureak izango ditut,Judako leinuak bezala;Ekrongoak jebustarrak bezalaizango dira.

8 Neure lurraldearen jagole izango naizinguruan dabiltzangudari-taldeen aurka;zapaltzailea ez da gehiagolurralde honetan sartuko,orain neure begiz zaintzen dut eta».

Errege apal eta bakegilea

9 Poztu biziro, Sion hiri eder!Egin irrintzi, Jerusalem hiriburu!Hara, badatorkizu zeure erregea:zuzen eta garaile dator,apal eta asto baten gainean,astakume baten gainean.

10 Berak hondatuko dituEfraimgo guda-gurdiaketa Jerusalemgo zaldiak;hautsiko ditu guda-uztaiak,eta bakea iragarriko die nazioei;itsasotik itsasora aginduko du,Eufrates ibaitiklurraren bazterreraino.

Jaunak gatibuak askatu

11 Honela dio Jaunak:«Zurekinodolez baietsi nuen itunarengatik,askatuko ditut zure gatibuakespetxetik,erbestetik, ur gabeko putzu horretatik.

12 Itzuli gotorlekura,itxaropena gorde duzuen gatibuok!Hala nik gaur agindu:Ordain ugaria itzuliko dizuet.

13 Juda gezi-uztaia bezala tenkatuko duteta Efraim izanen da gezi;Sion gudari-ezpata bihurtuko dut,eta haren semeak greziarren aurkajaikiaraziko ditut».

14 Jauna agertuko zaiegeziak tximistak bezala jaurtiz;Jainko Jaunak turuta joeta hego-haize beltzen arteanaurrera egingo du.

15 Jaun ahalguztidunak babestuko ditu:habaila-harrizhondatuko dituzte etsaiak,ardoa bezala isuriko duteetsaien odola, isipu-ontzi beteetatikaldare-ertzetan behera jaisten denopari-odola bezala.

16 Egun hartan Jaunak, beren Jainkoak,salbatuko du bere herria,artzainak artaldea bezala;distira egingo dute herritarrekberen lurraldean,diadema bateko harribitxiek bezala.

17 Hura bai zoriona!Hura bai edertasuna!Gariak eta ardoakbiziberrituko dituzteneska-mutil gazteak.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14