2 Niri adierazpenak egiten zizkidan aingeruari galdetu nion:—Zer adierazten dute adar horiek?Hark erantzun zidan:—Juda, Israel eta Jerusalemgo bizilagunak sakabanatu zituzten nazio indartsuak adierazten dituzte.
3 Ondoren, Jaunak lau errementari erakutsi zizkidan.
4 Eta galdetu nion:—Horiek zertara datoz?Hark erantzun zidan:—Adarrak Judako jendea inork burua ezin jaso izateraino sakabanatu zuten nazioak dira; errementariok, berriz, Judako jendea sakabanatu zuten nazioak izutzera datoz, eta haien indarra suntsitzera.
5 Jaso nituen begiak berriro eta gizon bat ikusi nuen, neurtzeko haria eskuan zuela.
6 Eta galdetu nion:—Nora zoaz?Erantzun zidan:—Jerusalem neurtzera, haren zabalera eta luzera jakiteko.
7 Orduan, adierazpenak egiten zizkidan aingerua aurreratu zen eta bidera zetorkion beste aingeru bati
8 esan zion:—Joan azkar eta esaiozu horrako mutil horri: «Hiri irekia izango da Jerusalem, bertan izango diren bizilagun eta abereen kopuru handiagatik».