1 Gero, Jaunak Josue apaiz nagusia erakutsi zidan, Jaunaren aingeruaren aurrean zutik. Josueren eskuinaldean Satan etsaia zegoen salatari.
2 Jaunaren aingeruak esan zion Satani: «Isilaraz hazala Jaunak, Satan, isilaraz hazala Jerusalem aukeratu duen Jaunak. Josue sutatik ateratako ilintia bezala da».
3 Josue, hain zuzen, soineko zikinez jantzia zegoen, aingeruaren aurrean zutik.
4 Aingeruak bere aurrean zeudenei esan zien: «Erantzi horri soineko zikina!» Eta Josueri esan zion: «Begira, zuregandik bekatua aldendu eta jai-soinekoz janzten zaitut».
5 Aingeruak esan zuen: «Jar iezaiozue buruan buruzapi garbi bat». Jarri zioten buruzapi garbia, eta jai-soinekoa jantzi.
6 Gero, Jaunaren aingeruak iragarpen hau egin zion Josueri:
7 Honela dio Jaun ahalguztidunak:«Nire bidetik ibilieta nire aginduak betetzen badituzu,neure tenpluko zuzendariizango zaitut,bertako atarien zaindari;neure aurrean zerbitzari ditudanhauen mailako egingo zaitut.