4 Aingeruak bere aurrean zeudenei esan zien: «Erantzi horri soineko zikina!» Eta Josueri esan zion: «Begira, zuregandik bekatua aldendu eta jai-soinekoz janzten zaitut».
5 Aingeruak esan zuen: «Jar iezaiozue buruan buruzapi garbi bat». Jarri zioten buruzapi garbia, eta jai-soinekoa jantzi.
6 Gero, Jaunaren aingeruak iragarpen hau egin zion Josueri:
7 Honela dio Jaun ahalguztidunak:«Nire bidetik ibilieta nire aginduak betetzen badituzu,neure tenpluko zuzendariizango zaitut,bertako atarien zaindari;neure aurrean zerbitzari ditudanhauen mailako egingo zaitut.
8 «Entzun, bada, zuk, Josue apaiz nagusi horrek, eta entzun bezate zure apaiz-laguntzaileok, ernetzeko dagoen salbamenaren aurre-ezaugarri direnok: Nik neure morroi “Ernamuin” ekarriko dut.
9 Horra Josueri aurkezten diodan harria, bakarra eta zazpi begiduna. Idazkun bat ezarriko diot, eta egun bakar batean ezereztuko dut lurralde honen bekatua. Hala diot nik, Jaun ahalguztidun honek.
10 Egun hartan mahats-parra eta pikondopera gonbidatuko duzue elkar».