1 Jaun ahalguztidunak mezu hau eman zidan:
2 «Honela dio Jaun ahalguztidunak:Maitasun biziz maite dut Sion,maitasun garretan nagoberarengatik.
3 Honela diotsuet nik,Jaun ahalguztidun honek:Itzuliko naiz Sionera,Jerusalemen naiz biziko,Jerusalem “Hiri Zintzo” deituko da;Jaun ahalguztidunaren Sion mendia“Mendi Santu”.
4 Honela diotsuet nik,Jaun ahalguztidun honek:Berriro jesarriko diraadineko gizon-emakumeakJerusalemgo kaleetan,nork bere makila eskuan,zaharraren zaharrez;
5 hiriko kaleak neskato-mutikozbeteko dira, plazetan jolas eta jolas.
6 Honela diotsuet nik,Jaun ahalguztidun honek:Egun haietan,herri honetan bizirik geldituekhau ezinezkotzat jotzen badute ere,ez da niretzat ezinezko izango.
7 Honela diotsuet nik,Jaun ahalguztidun honek:Neuk salbatuko dut neure herria;sortalde eta sartaldekolurraldeetatik