10 Artean, ez zegoen lan-irabazirikez abereentzat, ez gizakientzat;ez zen bake segururikbatetik bestera ibiltzeko,etsaiengatik.Neuk xaxatzen nituen guztiakbata bestearen aurka.
11 Orain, ordea, ez dut jokatukolehengo aldietan bezalaherri honetan bizirik geldituekin.Hala agintzen dizuet nik,Jaun ahalguztidun honek.
12 Izan ere, bakea ereingo dut,mahastiak emango du bere fruitua,lurrak bere ekarriaeta zeruak bere ihintza;herri honetan bizirik gelditueiemango diet hori guztia.
13 Juda eta Israel,nazioen begietan madarikatuakizan zareten bezala,bedeinkatuak izango zaretenik salbatuko zaituztedanean.Ez beldurtu, izan bihotz!
14 «Honela diotsuet nik,Jaun ahalguztidun honek:Zuen gurasoek ni haserre jartzean,zuei kalte egitea erabaki nuen,eta ez nintzen damutu;
15 baina, egunotan,aldatu egin dut neure erabakia,Jerusalemi eta Judari on egiteko.Ez izan, bada, beldur!
16 Hauxe egin behar duzue:esan egia lagun hurkoari,epaitu zuzenbidezzeuen auzitegietan,