15 baina, egunotan,aldatu egin dut neure erabakia,Jerusalemi eta Judari on egiteko.Ez izan, bada, beldur!
16 Hauxe egin behar duzue:esan egia lagun hurkoari,epaitu zuzenbidezzeuen auzitegietan,
17 ez erabili asmo txarrikelkarren aurka,ez egin gezurrezko zinik,gorroto baitut hori guztia.Nik, Jaunak, esana».
18 Jaun ahalguztidunak mezu hau eman zidan:
19 «Honela dio Jaun ahalguztidunak: Laugarren, bosgarren, zazpigarren eta hamargarren hilebeteetako barauak jai zoriontsu bihurtuko dira Judarentzat, poz eta alaitasunez beteak. Zuek, ordea, egia eta bakea behar dituzue maite.
20 Honela diotsuet nik, Jaun ahalguztidun honek: Etorriko dira oraindik Jerusalemera herriak eta hiri handietako bizilagunak;
21 hiri batekoak bestekoengana joango dira eta esango diete: “Goazen Jaunaren bila, berari mesede eske”. Eta erantzungo diete: “Bai, bagoaz gu ere”.