16 Halaz guztiz, norbaitek eztabaidaka hasi nahi balu, jakin beza guk ez dugula horrelako ohiturarik eta Jainkoaren eliz elkarteek ere ez.
17 Oharpen hauek egiten dizkizuedalarik, ezin ditut ontzat eman zuen batzarrak, on baino kalte handiagoa egiten baitizuete.
18 Hasteko, zuen elkarte-otorduetan zatikatuak zabiltzatela jakin dut. Eta neurri batean egia dela uste dut;
19 izan ere, beharrezko da zuen artean alderdikeriak izatea, benetako kristauak zeintzuk diren hobeki ager dadin.
20 Zeuen elkarte-otorduetarako biltzen zaretenean, egiten duzuena ez da Jaunaren afaria,
21 nor bere afaria jaten hasten baita; horrela, bata goseak gelditzen den bitartean, bestea mozkortu egiten da.
22 Ez ote dituzue zeuen etxeak jateko eta edateko? Ala gutxietsi egin nahi duzue Jainkoaren eliz elkartea eta lotsarazi ezer ez dutenak? Zer esan diezazueket? Zorionak eman? Gai honetan ezin dizuet zorionik eman.