31 Geure buruak arretaz aztertuko bagenitu, Jaunak ez gintuzke gaitzetsiko.
32 Dena den, Jaunak, zigortzean, zentzarazi egiten gaitu, munduarekin batera gaitzetsiak gerta ez gaitezen.
33 Beraz, senideok, zeuen elkarte-otorduak egiteko biltzen zaretenean, itxaron elkarri.
34 Norbait gose bada, jan dezala bere etxean, zuen batzarrak gaitzesgarri gerta ez daitezen. Gainerako gauzak, joango naizenean konponduko ditut.