12 Apolo anaiari dagokionez, behin eta berriz eskatu nion senideekin zuengana joateko, baina oraingoz ez du joan nahi izan. Joango da, egokiera izango duenean.
13 Egon erne, iraun sendo sinesmenean, joka gizonki eta izan indartsu.
14 Egin dezazuen guztia egin maitasunez.
15 Senideok, eskabide bat egin behar dizuet: badakizue Estebanen etxekoak izan direla Akaiako lehen kristauak, eta fededunen zerbitzura eman dituztela beren buruak.
16 Jar zaitezte horrelako pertsonen gidaritzapean eta horiena bezalako lanean saiatzen diren guztienean.
17 Pozik nago Esteban, Fortunato eta Akaiko etorri direlako, haiek bete baitute zuen hutsunea,
18 eta lasaitu egin gaituzte, bai neu eta bai zuek. Izan, beraz, esker oneko horrelako horiekin.