9 Baina, Liburu Santuak dioen bezala, inork ikusieta entzun ez duena, gizakiari inoiz bururatu ez zaiona, Jainkoak bera maite dutenentzat prestaturik zeukana,
10 horixe agertu digu Jainkoak Espirituaren bidez. Espirituak, izan ere, guztia aztertzen du, baita Jainkoaren barne-sakona ere.
11 Nork ezagut dezake gizakiaren barru-barrua, bere baitan duen giza espirituak baizik? Era berean, Jainkoaren barrua ere ez dezake inork ezagut Jainkoaren Espirituak izan ezik.
12 Eta guk ez dugu munduko espiritua hartu, Jainkoarengandik datorrena baizik; honela, Jainkoak eman dizkigun dohainak ezagut ditzakegu.
13 Gauza hauetaz ez dugu giza jakinduriak irakatsitako hizkeraz hitz egiten, Espirituak irakatsitakoaz baizik, espirituzko gaiak Espiritua hartu duten gizon-emakumeei adieraziz.
14 Espiritu gabeko gizakiak ez du onartzen Jainkoaren Espirituari dagokiona; horrek ez du zentzurik berarentzat eta ezin du ulertu, Espirituaren argitan bakarrik juzga daiteke eta.
15 Espiritua duenak , berriz, dena juzgatzen du; bera, ordea, ez dezake inork juzga.