10 Jainkoak eman didan dohainaren arabera, nik oinarria ezarri dut, etxegile trebeari dagokionez; baina beste batek jasotzen du gainean eraikina. Ikus beza bakoitzak nola eraikitzen duen.
11 Argi dago inork ez dezakeela ezarria dagoen oinarria besterik ezar; eta oinarri hori Jesu Kristo da.
12 Baina oinarri honen gainean urrez, zilarrez, harribitxiz, zurez, belarrez edo lastoz eraiki daiteke.
13 Jaunaren auzi-egunak agirian jarriko du norberaren lanaren balioa, sutan agertuko baita egun hori, eta suak frogatuko du nolakoa den bakoitzaren lana.
14 Eraikitakoak suari eusten badio, egileak saria hartuko du;
15 eraikitakoa erretzen bada, ordea, egileak galdu egingo du saria; bera, hala ere, bizirik aterako da, baina suteari ihes egiten diona bezala.
16 Ez al dakizue Jainkoaren tenplu zaretela eta Jainkoaren Espiritua zuengan bizi dela?