11 Orain arte hor ibili gara goseak, egarriak, larrugorri eta gaizki erabiliak; ez daukagu non bildurik,
12 eta lehertzeraino egiten dugu lan geure eskuz. Irain egiten digute eta guk bedeinkatu; erasoka erabiltzen gaituzte eta guk jasan;
13 gaizki-esaka ari zaizkigu eta guk gozoki erantzun. Orain artean, munduko simaurra bezala gara, guztien hondakin.
14 Hau idaztean, ez zaituztet lotsarazi nahi, ohartarazi baizik, seme-alaba maiteak zaituztedanez gero.
15 Kristau bezala baduzue irakasle franko, ez ordea aitarik asko; kristau bezala nik sortu zintuztedan berri onaren bidez.
16 Horregatik, nire antzeko izan zaiteztela eskatzen dizuet.
17 Eta horretarako bidaltzen dizuet Timoteo, neure seme maite eta kristau zintzoa. Berak gogoratuko dizkizue kristau-bizitzarako nire burubideak, eliz elkarte guztiei han eta hemen irakasten dizkiedan bezala.