15 Kristau bezala baduzue irakasle franko, ez ordea aitarik asko; kristau bezala nik sortu zintuztedan berri onaren bidez.
16 Horregatik, nire antzeko izan zaiteztela eskatzen dizuet.
17 Eta horretarako bidaltzen dizuet Timoteo, neure seme maite eta kristau zintzoa. Berak gogoratuko dizkizue kristau-bizitzarako nire burubideak, eliz elkarte guztiei han eta hemen irakasten dizkiedan bezala.
18 Ni berriro zuengana joango ez naizelakoan, batzuk harropuztu egin dira.
19 Joango naiz, ordea, eta laster gainera, Jaunak nahi badu. Ikusiko dut orduan, egintzetan zenbaterainokoak diren hainbeste hitz egiten duten harroputz horiek.
20 Izan ere, Jainkoaren erreinua ez da hitz-kontua, egintza-kontua baizik.
21 Zer nahi duzue? Ni zuengana zigorrarekin joatea ala maitasunez eta goxotasunez?