7 Nork egiten zaitu zu besteak baino gehiago? Zer daukazu hartu ez duzunik? Eta daukazuna hartua baldin baduzu, zergatik harrotzen zara hartua ez bazenu bezala?
8 Asebeteak omen zaudete, aberastuak; gure beharrik gabe, errege izatera iritsi omen zarete. Nahiago nuke egia balitz errege zaretela, gu ere zuekin batera errege izan gintezen!
9 Dirudienez, gu, apostoluok, Jainkoak azken tokian jarri gaitu, heriotzara kondenatuak bagina bezala; ikuskizun bihurtu gaitu mundu guztiarentzat, bai aingeruentzat, bai gizon-emakumeentzat.
10 Gu zoroak omen gara Kristorengatik; zuek, berriz, kristau zentzudunak. Gu ahulak, zuek sendoak; zuek izen handikoak, gu gutxietsiak.
11 Orain arte hor ibili gara goseak, egarriak, larrugorri eta gaizki erabiliak; ez daukagu non bildurik,
12 eta lehertzeraino egiten dugu lan geure eskuz. Irain egiten digute eta guk bedeinkatu; erasoka erabiltzen gaituzte eta guk jasan;
13 gaizki-esaka ari zaizkigu eta guk gozoki erantzun. Orain artean, munduko simaurra bezala gara, guztien hondakin.