1 Zuetako norbait, beste baten aurka auziren bat duenean, nolatan ausartzen da jentilen auzitegira jotzen, fededunen aurrera jo beharrean?
2 Ez al dakizue fededunek mundua epaituko dutela? Eta mundua epaitu behar duzuenok, ez ote zarete gauza arazo txikiak epaitzeko?
3 Ez al dakizue aingeruak ere epaituko ditugula? Bada, arrazoi handiagoz eguneroko gorabeherak.
4 Gorabehera horiek direla-eta auziak dituzuenean, nolatan aukeratzen dituzue epaile eliz elkartearentzat inor ez direnak?
5 Zeuen lotsarako diotsuet. Ez ote duzue inor aditurik, senide arteko auziak erabaki ditzakeenik?