1 Galdera egiten dut: Jainkoak baztertu egin ote du bere herria? Inola ere ez! Neu ere israeldarra naiz, Abrahamen jatorrikoa, Benjaminen leinukoa.
2 Jainkoak ez du baztertu beretzat aukeratu zuen herria. Gogoan duzue, noski, Liburu Santuak Eliasi buruz dioena, nola hitz egiten zion Jainkoari Israelen aurka:
3 Jauna, zure profetak hil egin dituzte eta zure aldareak hondatu. Ni bakarrik gelditu naiz, eta nire bila ere badabiltza bizia kentzeko.
4 Baina Jaunaren mintzoak zer erantzuten dio? Utzi ditut neuretzat Baalen aurreanbelaunikatu ez diren zazpi mila gizon.
5 Bada orain ere, gure egunotan, hondar bat, Jainkoak onginahi hutsez aukeratua.