26 orduan, Israel osoa salbatuko da, Liburu Santuak dioenez: Siondik etorriko da askatzailea, eta sinesgogorkeria kenduko du Jakoben ondorengoengandik.
27 Hona haiekin egingo dudan ituna, bekatuak barkatuko dizkiedanean.
28 Berri onari dagokionez, israeldarrak Jainkoaren etsai dira, zuen onerako; baina, Jainkoak egindako aukerari dagokionez, maite-maiteak dira beren arbasoak direla eta,
29 behin betikoak baitira Jainkoaren dohainak eta deia.
30 Zuek, garai batean Jainkoarekin errebelde zinetenok, orain, israeldarren errebeldiari esker, errukia lortu duzue.
31 Era berean haiek ere: orain errebelde bihurtu dira, zuei izan zaizuen errukiari esker errukia lor dezaten.
32 Jainkoak errebelde izaten utzi baitzien gizon-emakume guztiei, denei erruki izateko.