5 Bada orain ere, gure egunotan, hondar bat, Jainkoak onginahi hutsez aukeratua.
6 Eta onginahi hutsez baldin bada, ez da egintzengatik; bestela, onginahia ez litzateke onginahi izango.
7 Zer esan nahi du horrek? Israel herriak ez zuela aurkitu bila zebilena, eta Jainkoak aukeratuek lortu dutela; gainerakoak, berriz, itsuturik gelditu dira,
8 Liburu Santuak dioen bezala: Jainkoak adimena itsutu egin zien. Begiak eman zizkien, baina ez ikusteko, belarriak ere bai, baina ez entzuteko Eta horrela gaur arte.
9 Eta Davidek honela dio: Gerta bekizkie beren otorduak tranpa eta sare, erorbide eta zigor.
10 Lauso bitez haien begiak, ez dezaten ikus, makur bekie bizkarra betiko.
11 Beste galdera bat: Gehiago ez zutitzeko erori ote da Israel? Inola ere ez! Haiek erori zirelako heldu dira jentilak salbamenera, eta hori israeldarren jelosia pizteko gertatu da.