1 Beraz, Jainkoak sinesmenaren bidez onartu gaituelarik, bakean gaude berarekin, Jesu Kristo gure Jaunari esker.
2 Berari esker, sinesmenaren bidez eman digu Jainkoak bere onginahia geureganatzea. Egoera honetan sendo irauten dugu eta harro gaude Jainkoaren aintza iritsiko dugulako itxaropenez.
3 Eta ez hori bakarrik, harro gaude atsekabeez ere; bai baitakigu atsekabeak eroapena duela ondorio;
4 eroapenak probaldia gainditzeko gai egiten gaituela, eta probaldia gainditzeak itxaropena sendotu egiten duela;
5 eta itxaropenak ez du huts egiten, Jainkoak bere maitasuna isuri baitigu geure bihotzetara, berak emandako Espiritu Santuaren bitartez.
6 Izan ere, oraindik bekatupean indargabe ginela, Jainkoak erabakitako garaian, gaiztoen alde hil zen Kristo.
7 Nekez hilko litzateke norbait pertsona zuzen baten alde; agian bai, badaiteke norbait pertsona on baten alde hiltzeko prest egotea.