17 Gizon bakarraren bekatuagatik heriotza nagusi gertatu bazen, zenbatez gehiago ez ote dira bakar batengatik, Jesu Kristogatik, nagusi izango betiko bizitzan Jainkoaren salbazioaren dohain oparoa hartzen dutenak!
18 Beraz, baten bekatuak gizon-emakume guztiei gaitzespena ekarri zien bezala, baten leialtasunak gizon-emakume guztiei salbazioa eta bizia ekartzen dizkie.
19 Eta baten desobedientziak denak bekatari egin zituen bezala, baten obedientziak zuzen egingo ditu denak.
20 Bekatua ugari zedin azaldu zen legea; baina bekatua ugaldu zenean, are ugariago izan zen Jainkoaren onginahia.
21 Izan ere, bekatuak heriotzaren nagusitza ekarri zuen bezala, Jainkoaren onginahiak, gizakia onartuz, betiko biziaren nagusitza ekarri digu, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.