14 Izan ere, opari bakar baten bidez beren betera eraman ditu Jainkoarentzat behin betiko sagaratuak direnak.
15 Aitorpen bera egiten digu Espiritu Santuak ere, hau esatean:
16 Hona hemen etorkizunean haiekin egingo dudan ituna: Bihotzean ezarriko dizkiet neure legeak, buruan idatziko. Hala diot nik, Jaunak.
17 Eta haien bekatuak eta gaiztakeriak ez ditut gehiago gogoratuko.
18 Horrela bada, bekatuak barkaturik daudenean, ez da bekatuen barkamenerako opari beharrik.
19 Beraz, senideok, Jesu Kristoren odolari esker konfiantza dugu santutegian sartzeko,
20 Jesusek errezelean barrena —hau da, bere gorputzean barrena— bide berri eta bizia ireki baitigu.