20 Fedeari esker, Isaakek etorkizunerako bedeinkazioa eman zien Jakobi eta Esauri.
21 Fedeari esker, Jakobek Joseren semeetako bakoitza bedeinkatu zuen hiltzerakoan, eta Jainkoa gurtu zuen, bere makila-buruan ezarrita.
22 Fedeari esker aipatu zuen Josek ere, hilzorian, israeldarrak Egiptotik irtengo zirela, eta bere hezurrekin zer egin behar zuten esan zien.
23 Fedeari esker, Moises jaio zenean, haur ederra zela ikusirik, hiru hilabetez eduki zuten bere gurasoek gordeta, faraoiaren aginduaren beldurrik gabe.
24 Fedeari esker, Moisesek, jadanik gizon heldua zela, uko egin zion faraoiaren alabaren seme-izenari;
25 nahiago izan zuen Jainkoaren herriarekin batera tratu txarrak jasan, bekatuaren atsegin iragankorrak gozatu baino.
26 Izan ere, baliotsuagotzat jo zuen Jainkoaren herriarekin mespretxatua izatea Egiptoko aberastasunak baino, geroko sariari begiratzen baitzion.