19 ez duzue entzun turuta-hotsik, ezta ahotsik ere. Ahotsa entzun zuten israeldarrek gehiago ez ziezaiela hitz egin eskatu zuten,
20 ezin baitzuten jasan agintzen ziena: Mendia ukitzen duenari, aberea izanda ere, harrika emango diote.
21 Hain zen izugarria ikuskaria, non Moisesek berak ere honela baitzioen: Beldur-ikaraz nago.
22 Zuek, ordea, Sion mendira hurbildu zarete, Jainko biziaren hirira, zeruko Jerusalemera, Jainkoa goresteko bildurik dauden milaka eta milaka aingerurengana,
23 beren izenak zeruan idatzirik dituzten Jainkoaren lehen-semeen batzarrera, guztien epaile den Jainkoarengana, beren betera iritsi diren zintzoen espirituengana
24 eta itun berriaren bitarteko den Jesusengana, Abelena baino indartsuago mintzo den odolaz garbitu gaituenarengana.
25 Kontuz, bada! Ez gutxietsi hitz egiten dizuena. Izan ere, lurrean hitz egin zienean gutxietsi zutenek zigorrari ihes egiterik izan ez bazuten, are gutxiago guk, zerutik hitz egitean bizkarra ematen badiogu!