5 Horrela, Kristok ere ez zion berak eman bere buruari apaiz nagusigoaren ospea, Jainkoak baizik, honela hitz egin baitzion: Nire seme zara zu; gaur zaitut nik sortu.
6 Beste Salmo batean ere hau esaten dio: Betiko zu apaiz Melkisedeken antzera .
7 Kristok, mundu honetan bizi zelarik, deiadar handiz eta negar-malkoz egin zion otoitz eta erregu heriotzatik libra zezakeen Jainkoari eta, esaneko izan zitzaiolako, Jainkoak aditu egin zion.
8 Eta, Semea izanik ere, oinazearen oinazez ikasi zuen obeditzen;
9 horrela, bete-beteko izatera iritsi zelarik, betiko salbamenaren iturri bilakatu zen berari obeditzen dioten guztientzat,
10 eta Jainkoak apaiz nagusi izendatu zuen Melkisedeken antzera.
11 Zer esanik asko ere asko dugu gai honetaz; baina ez da erraza zuei aditzera ematea, ulertzeko motel bihurtu zarete eta.