15 Horregatik, Jesu Kristo itun berri baten bitarteko da, bere heriotzaz antzinako itunaren garaian egindako hutsegiteak barkatu baititu; horrela, agindutako betiko ondarea jaso dezakete Jainkoak deitutakoek.
16 Izan ere, testamentua beteko bada, beharrezkoa da testamentugilea hila izatea,
17 hil ondoren balio baitu testamentuak; testamentugilea bizi den bitartean, ez du indarrik.
18 Horregatik, lehenengo ituna ere ez zen odol-isurketarik gabe egin.
19 Moisesek, legeko agindu guztiak herriaren aurrean irakurri ondoren, zekor eta akerren odola hartu zuen —ur, purpura gorrimin eta isipuaz batera—, eta lege-liburua eta herri osoa zirtatu zituen,
20 esanez: Odol hau Jainkoak zuekin egiten duen itunaren ezaugarri da.
21 Era berean, Moisesek etxolan eta kultuan erabiltzen ziren tresna guztiak zirtatu zituen odolaz.