2 Honela antolatua zegoen santutegia: lehenengo aldean, «Santu» izenekoan, argimutila, mahaia eta Jaunari eskainiriko ogiak zeuden;
3 gero, bigarren errezelaren atzean «Toki santu-santu» izeneko aldea zegoen.
4 Bertan, intsentsua erretzeko urrezko aldarea eta itun-kutxa, dena urrez estalia, zeuden. Kutxaren barruan urrezko ontzi bat zegoen, manaz betea, baita Aaronen makila, ernamuindu zena, eta itunaren harlauzak ere.
5 Kutxaren gainean bi izaki hegaldun zeuden, Jainkoaren presentzia aintzatsua adierazten zuten kerubinak, beren hegoez kutxa gaineko estalkia babesten zutenak. Baina hau ez da gai hauetaz xehetasunez hitz egiteko unea.
6 Honela eratua zegoen, beraz, santutegia. Lehenengo aldean edozein garaitan sartzen dira apaizak beren kultu-zerbitzua betetzeko;
7 bigarren aldean, berriz, apaiz nagusia besterik ez da sartzen eta urtean behin bakarrik; eta orduan ere, bere buruaren eta herriaren hutsegiteengatik eskaini behar duen abere-odola eramanez sartzen da.
8 Honekin, hau adierazi nahi digu Espiritu Santuak: lehenengo santutegiak irauten zuen bitartean, benetako santutegirako bidea ez zegoela zabalik.