20 Hark argi eta garbi aitortu zuen:—Ni ez naiz Mesias.
21 —Orduan, zer? Elias zara? —galdetu zioten.Joanek erantzun:—Ez.—Etortzekoa den profeta zara?Hark erantzun:—Ez.
22 Berriro galdetu zioten:—Nor zaitugu, bada? Bidali gaituztenei erantzunen bat eraman behar diegu. Zer diozu zeure buruaz?
23 Joanek, Isaias profetaren hitzak aipatuz, esan zuen:—Ni, «Prestatu bidea Jaunari» basamortuan oihuka ari denaren ahotsa naiz.
24 Talde hartako batzuk fariseuak ziren.
25 Hauek galdetu zioten:—Beraz, Mesias ez bazara, ez Elias, ezta etortzekoa den profeta ere, nola ari zara bataiatzen?
26 Joanek erantzun zien:—Nik urez bataiatzen dut; zeuen artean baduzue, ordea, ezagutzen ez duzuen bat,