35 Hurrengo egunean, berriro ere bertan zegoen Joan bere bi ikaslerekin.
36 Jesus handik igarotzen ikusirik, esan zuen: «Hona hemen Jainkoaren Bildotsa».
37 Bi ikasleek, hori entzutean, Jesusi jarraitu zioten.
38 Jesusek, atzera begiratu eta ondoren zetozkiola ikusirik, galdetu zien:—Zeren bila zabiltzate?Haiek erantzun:—Rabbi, non bizi zara? (Rabbik «Maisu» esan nahi du).
39 Jesusek esan zien:—Etorri eta ikusi.Joan, non bizi zen ikusi eta berarekin gelditu ziren egun hartan. Arratsaldeko laurak aldea zen.
40 Joani entzun eta Jesusi jarraitu zioten bietariko bat Andres zen, Simon Pedroren anaia.
41 Lehenik, bere anaia Simonekin egin zuen topo, eta esan zion: «Mesias aurkitu diagu» (Mesiasek «Kristo» —hau da, Gantzutu— esan nahi du).