43 Biharamunean, Jesusek Galilearantz joatea erabaki zuen. Felipe aurkitu eta esan zion: «Jarraitu niri».
44 Felipe Betsaidakoa zen, Andres eta Pedroren herrikoa.
45 Felipek Natanael aurkitu zuen, eta esan zion:—Moisesek legearen liburuan eta profetek beren idazkietan aipatu zuten hura aurkitu diagu: Jesus, Joseren semea, Nazaretekoa.
46 Natanaelek esan zion:—Ezer onik atera ote daiteke Nazaretetik?Felipek erantzun zion:—Etorri eta ikusi.
47 Ikusi zuen Jesusek Natanael zetorkiola, eta esan zuen:—Hona benetako israeldar bat, faltsukeriarik gabea.
48 Natanaelek galdetu zion:—Nondik ezagutzen nauzu?Jesusek erantzun:—Felipek deitu aurretik ikusi zintudan pikupean.
49 Natanaelek esan zion:—Maisu, zu Jainkoaren Semea zara, zu Israelgo erregea zara.