17 Jesus iritsi zenean, jadanik lau egun zeramatzan Lazarok hilobian.
18 Betania Jerusalemdik hurbil dago, hiru kilometrora edo;
19 eta judu asko etorri zen Maria eta Martarengana, nebarengatik doluminak ematera.
20 Marta, Jesus zetorrela entzun orduko, bidera irten zitzaion; Maria, berriz, etxean gelditu zen.
21 Martak esan zion Jesusi:—Jauna, hemen izan bazina, gure neba ez zen hilko.
22 Baina, halere, badakit eska diezaiozun guztia emango dizula Jainkoak.
23 Jesusek erantzun zion:—Piztuko da zure neba.