32 Mariak, Jesusengana iritsi eta ikustean, oinetara ahuspeztu eta esan zion: «Jauna, hemen izan bazina, gure neba ez zen hilko».
33 Jesusi, orduan, Maria eta beronekin zetozen juduak negarrez ikusirik, barruak zirrara egin zion eta, zeharo hunkiturik,
34 esan zuen:—Non ipini duzue?Erantzun zioten:—Jauna, zatoz eta ikusi.
35 Jesusek negarrari eman zion.
36 Han zeuden juduek esan zuten:—Bai maite zuela!
37 Baina batzuek esan zuten:—Itsuaren begiak ireki zituen honek, ezin ote zuen hau hiltzea galarazi?
38 Jesus, ostera ere hunkiturik, hilobira hurbildu zen. Hartzulo bat zen, harri batez estalia.