40 Jesusek erantzun zion:—Ez dizut, bada, esan, sinesten baduzu Jainkoaren aintza ikusiko duzula?
41 Kendu zuten, bada, harria. Jesusek, begiak zerurantz jasorik, esan zuen: «Eskerrak zuri, Aita, entzun didazulako.
42 Nik badakit beti entzuten didazuna; baina inguruan den jendearengatik diot, zuk bidali nauzula sinets dezaten».
43 Ondoren, ozenki egin zuen deiadar: «Lazaro, zatoz kanpora!»
44 Eta hildakoa hartzulotik irten zen. Esku-oinak oihal-zerrendaz loturik eta aurpegia zapi batez estalirik zituen. Jesusek esan zien: «Aska ezazue eta utzi joaten».
45 Jesusek egina ikusi zutenean, Maria ikustera joandako judu askok sinetsi zuten harengan.
46 Haietariko batzuek, ordea, fariseuengana joan eta Jesusek egin zuena kontatu zieten.