45 Jesusek egina ikusi zutenean, Maria ikustera joandako judu askok sinetsi zuten harengan.
46 Haietariko batzuek, ordea, fariseuengana joan eta Jesusek egin zuena kontatu zieten.
47 Orduan, apaizburu eta fariseuek Biltzar Nagusia bildu zuten, eta esan:—Zer egin? Gizon hau mirarizko seinale asko egiten ari da!
48 Horrela jarraitzen uzten badiogu, guztiek sinetsiko dute berorrengan. Orduan, erromatarrek etorri eta birrindu egingo dituzte bai tenplua, bai herria.
49 Biltzarkideetako batek, urte hartan apaiz nagusi zen Kaifasek, esan zien:—Zuek ez dakizue tutik ere.
50 Ez al zarete konturatzen hobe dela gizon bat herriarengatik hiltzea, herri osoa galtzea baino?
51 Kaifasek ez zuen hori bere kabuz esan, baizik eta, urte hartan apaiz nagusi zenez, Jainkoaren izenean hitz egin zuen, Jesus herriaren alde hilko zela adieraztean;