5 Marta, honen ahizpa eta Lazaro oso adiskide zituen arren,
6 hau gaixo zegoela jakinda ere, Jesus beste bi egunez gelditu zen zegoen lekuan.
7 Ondoren, esan zien ikasleei:—Goazen berriro Judeara.
8 Ikasleek esan zioten:—Maisu, oraintsu juduek harrika egin nahi zizuten, eta hara zoaz berriro?
9 Jesusek erantzun zien:—Ez al ditu hamabi ordu egunak? Egunez dabilenak ez du estropezu egiten, eguzkiak argitzen baitio bidea;
10 baina gauez dabilenak estropezu egiten du, ez baitu argirik.
11 Eta erantsi zuen:—Lazaro gure adiskidea loak hartu du; baina banoa iratzartzera.