27 «Larri dut orain neure barrua. Baina zer esan? Larrialdi honetatik ateratzeko eskatuko al diot Aitari? Ez horixe, honetarakoxe etorri bainaiz!
28 Aita, azaldu zeure aintza!»Ahots bat entzun zen orduan zerutik: «Azaldu dut, eta berriro ere azalduko dut».
29 Han zeudenetako batzuek, ahotsa entzunik, trumoia izan zela zioten; beste batzuek, ordea, aingeru batek hitz egin ziola.
30 Jesusek adierazi zuen: «Ahots horrek ez du niretzat hitz egin, zuentzat baizik.
31 Oraintxe da mundu honen epaiketa; oraintxe galduko du bere boterea mundu honetako buruzagiak.
32 Eta nik, lurretik jasoko nautenean, neuregana erakarriko ditut denak».
33 Hitz hauen bidez, nolako heriotzaz hilko zen adierazi zuen.