3 Orduan, Mariak, nardo garbizko kilo erdi bat ukendu, balio handikoa, harturik, oinak igurtzi zizkion Jesusi, eta gero bere ile-adatsez xukatu. Etxea lurrin-usainez bete zen.
4 Judas Iskariotek, salduko zuen ikasleak, esan zuen:
5 «Zergatik ez da saldu ukendu hori hirurehun denariotan, eta behartsuei eman?»
6 Hori esan zuen, ez behartsuak axola zitzaizkiolako, lapurra zelako baizik, eta, diru-poltsa berak zuenez, hara botatzen zutenetik ostu egiten zuelako.
7 Jesusek esan zion: «Utzi bakean honi; nire hilobiratze-egunerako egin du hori.
8 Izan ere, behartsuak beti dituzue zeuen artean, baina ni ez nauzue betiko zeuekin».
9 Juduetariko askok jakin zuten Jesus Betanian zegoela, eta bertara joan ziren, ez Jesusengatik bakarrik, baita hildakoen artetik piztu zuen Lazaro ikusteagatik ere.