39 Isaiasek berak esan zuen zergatik ezin zuten sinetsi:
40 Itsutu egin ditu haien begiak, gogortu haien buru-bihotzak. Ez bezate beren begiez ikus, ezta buruaz ulertu ere, horrela niregana bihur ez daitezen eta salba ez ditzadan.
41 Isaiasek Jesusi buruz esan zuen hau, ikusia baitzuen beraren Jainko-aintza.
42 Halaz guztiz, askok, baita buruzagietakoek ere, sinetsi zuten harengan; baina, fariseuen beldurrez, ez zuten agerian aitortzen, judu-elkartetik bota ez zitzaten;
43 izan ere, giza ohorea maiteago zuten Jainkoarengandik datorrena baino.
44 Jesusek oihu eginez esan zuen: «Niregan sinesten duenak ez du niregan bakarrik sinesten, baita ni bidali nauenarengan ere.
45 Eta ni ikusten nauenak ni bidali nauena ere ikusten du.